sarrera

Aupa
Hasteko eskerrik asko gure blogan sartzeagaitik; honek kirol gehienetako informazioa, berriak, enkestak, erreportaiak etab izango ditu.
Gure nahia zuek blog honen bidez kirol askotako (FUTBOLA, SASKIBALOIA, esku pilota etab) berri guztiak izatea da.
Espero dugu zuek gure blogaren irakurle ohiak bihurtzea!!

Zuen ustez Mourinho eta Manolo Preciado zigortu izan behar dira eukitako borrokarengatik

2010/10/31

Unicaja garaituta, nor da hurrengoa?


Bilbao basketak oso erraz garaitu du Unicaja gaur Bilbao Arenan. Partidua oso ondo hasi dau Bilbao Basketak, hasierako 2 minutuetan izan ezik partidu guztian aurretik joan da markagailuan. Modu oso onean jolastu dute, eta Unikajak ezin izan du ezer ez egin hori gelditzeko. Partiduko MVPa Marko Banic izan da 21 punturekin, eta honen bitartez garaitu dute partidua. Baina ez da izan bakarra, Aaron Lee Jacksonek ere oso ondo egin baitu, 14 puntu eta 17ko balorazioarekin ere “klabea” izan da Unicaja garaitzeko.
 
Atzean geratu da Valladolideko partidu naskagarria, gaur ikusi dugu benetako Bilbao Basketa.

2010/10/30

Kopa

Gure hiru taldeek ez zuten oso ondo jolastu beraien Erregearen Kopako lehenengo jardunaldian. Athletica bakarrik salbatzen da zeren eta 0-1 irabazi zion Alcorconari; ondo jolastu zuten, baina askoz gehiago egin ahal izan zuten, partiduaren amaieran Gurpegik itzelezko gol bat sartu zuen eta garaipena eman zien.





Errealak ostera galdu egin zuen Almeriaren kontra; 2-0 aurreratu ziren markagailuan, baina gero defentsek hiru edo lau huts egin zituzten eta Almeriak hiru gol sartu zituen, azkenean 2-3 amaitu zen partidua.





Osasunak berriz 1-1 enpatatu zuen Deportivoren kontra, Juanfranek itzelezko gola sartu zuen, baina gero Vadoczek huts grabea izan zuen defentsan eta gol bat sartu zieten.

2010/10/27

Blancos de Rueda Valladolid 68 - 60 Bizkaia Bilbao Basket

Beste ezusteko bat, Valladolidek Bilbao Basketa garaitu zuen Cai Zaragoza "imitatzen", oso gogor atera ziren oso joko arina erabiliz eta beraien kanasta portzentai altuak ere lagundu zien, zeren eta Valladolidekoak kanasta guztiak sartzen zituzten.


Bilbao Basket bere fisiko onarekin erantzuten saiatu zen, baina ezin izan zuten ezer egin, Valladolid beti joan zen aurretik markagailuan, eta Bilbao Basketak erreakzionatzen zuenerako diferentzia handia hartzen zuten, eta horrela, nekez, partidua irabazi zuten.
  
Aipatu behar da Bilbao Basketaren defentsa oso, oso txarra izan zela.

2010/10/26

FC Barcelona 70 - 71 Cai Zaragoza

ACBko jardinauldiaren ezusterik handiena izan da hau. Bartzelona garai ezina zirudien, eta bat-batean Cai Zaragozak garaitu egin du, asko sufrituta izan bada ere.


Zaragozak bartzelona harrituta utzi zuen  beraien jokatzeko erarekin, oso arinak eta defentsa oso gogorra erabiltzen hasi ziren, partidu irabazi nahi zuten, oso berdintsu joan zen partidu guztia eta azkenean prorroga baten ostean Zaragozak bartzelona garaitu zuen.

Medikuen arabera Miguel Garciak futbola utzi beharko du


Domekan partidua jolasten zegoen bitartean konortea galdu zuen Miguel Garciak, eta medikuak korrika joan ziren laguntzera, haien esfortzuari esker momentuz bizirik dago.

Medikuek bertan "errenimatzerakoan" bere bizia salbatu zuten, zeren eta bere bihotza gelditu egin baitzen,  beraiek funtzionamenduan jarri zuten berriro.
Momentu honetan ospitalean dago, eta medikuak esan dutenaren arabera bere bizia salbatuta dago, baina ezin izango du berriro futbolera jolastu.

2010/10/25


Inglaterrako Liga                                          Italiako liga


Tottenham Hotspurs - Everton 1-1                                                  Fiorentina - Bari 2-1

Birmingham City - Blackpool 2-0                                                    Parma - Roma 0-0

Chelsea - Wolverhampton Wanderers 2-0                                       Bologna-Juventus 0-0

Sunderland - Aston Villa 1-0                                                          Chievo - Cesena 2-1

West Brom - Fulham 2-1                                                               Genova - Catania 1-0

Wigan Athletic FC - Bolton Wanderers 1-1                                      Lazio - Cagliari 2-1

West Ham United - Newcastle United 1-2                                       Lecce - Brescia 2-1

Stoke City - Manchester United 1-2                                               Udinese- Palermo 2-1

Liverpool - Blackburn Rovers 2-1                                                    Inter - Sampdoria 1-1


Manchester City - Arsenal 0-3



2010/10/21

"Wayne Rooneyk bere kontratua luzatu du 2015. urterarte"

[foto de la noticia]Manchester Unitedak eta Weany Rooneyk berba egin ostean, akordio batera heldu dira eta bere kontratua luzatu dute. Nahiz eta, jokalaria orain dela egun batzuk Manchesterretik joan nahi zela esan arren.     

"Rooney joaten bada, Fernando Llorente nahi dut"

Manchester Unitedak ere nahi du Llorente bere taldean.
Rooneyren joateko nahiak ikusita Fergusonek ordezkari bat bilatzen  hasi da. Momentuz Fernando Llorente nahi duela esan du

Nire ustez Athleticek ez du Llorente saldu behar, bere jokalaririk onena baita. Llorente kenduta athleticka oso talde ahula bihurtuko zen, beste aurrelaririk ez daukalako.
  Egia da hogeita hamasei milioi asko dela, baina Athleticek ez du  ezertarako behar diru hori, danok dakigulako talde honek bakarrik  erosten dituela euskal herriko jokalariak. Gehienez Mikel Arteta  evertoneko jokalaria erosi ahal izango zuen.


Nire ustez, Llorente athleticen gelitu behar da, eta zuen ustez?