sarrera

Aupa
Hasteko eskerrik asko gure blogan sartzeagaitik; honek kirol gehienetako informazioa, berriak, enkestak, erreportaiak etab izango ditu.
Gure nahia zuek blog honen bidez kirol askotako (FUTBOLA, SASKIBALOIA, esku pilota etab) berri guztiak izatea da.
Espero dugu zuek gure blogaren irakurle ohiak bihurtzea!!

Zuen ustez Mourinho eta Manolo Preciado zigortu izan behar dira eukitako borrokarengatik

2010/11/25

Azkenean Euskal Selekzioak partidua izango du!!!!


Azkenean Euskal Selekzioak bere partidua jolastuko du.
Partidu hau abenduaren 28an jolastuko dute Bilboko San Mames zelaian.

Euskal Herriko Futbol Federazioarekin denbora asko argudiatu ostean akordio batera heldu dira eta selekzioa "Euskal Herriko Selekzioa" deituz eta ez "Euskadiko Selezkioa" lortu dute partidua jolasten uztea.

Jokalariek ez zuten nahi "Euskadiko Selekzioa" deitzeko berain uztez "Euskal Herriko Selekzioa" deitu behar zelako. Jokalariek esaten zutenez "Eukadi" bakarrik Bizkaia, Gipuzkoa eta Alaba dira. Eta Beraiek esaten dutenez "Euskal Herria" deitu behar da, Selekzioan Nafarroako jokalariak era badaudelako.
Horren ondorioz Federazioak "Euskal Herria" izena onartu du, eta partidua jolastu egingo da.
Oraindik ez dakigu zien izango den selekzioaren aurkaria, baina esan dutenez ez dute asko tardatuko aurkari bat aurkitzen. 

2010/11/23

Zelako Animalia!!!!

Atzo Youtuben kiroletako bideoak ikusten hari nintzen bitartean honako bideo hau agertu zitzaidan,eta benetan, liluratuta geratu nintzen.


Honako hau Gilberto Amauri de Godoy Filho (Giba ezizenez ezagutua) da, Brasileko Voleibol jokalari itzela da, eta jakintsuen arabera munduko honena da. Bideoa ikusi eta gero ni bezala, aho bete hortz, geratuko zarete duda barik.




Real Madrilek 5-1 garaitu zuen Athletica

Athletica oso ondo hasi zuen partidua eta hainbat aukera euki zituen gol bat sartzeko, baina Fernando Llorentek eta Markel Susaetak ez zituzten aukera horiek aprobetxatu, Athletica markagailuan aurretik jartzeko. Caparrosen taldeak hogei minutu aguantatu zuen, Higuainek lehenengo gola sartu zuen arte. Bigarren zatian Madrilek pilak jarri zituen Mourinhoren txarlaren ostean eta jokoan agindu zuen.

Lehenego denborako 2-1a ezin izan zuten erremontatu, eta denfentsan oso txarto egon zirenez, azkenean Real Madrilek 5-1 irabazi zion Athleticeri, eta Mourinhoren taldea Klasifikazioko lehenengo lekuan jarraitzen du, nahiz eta Bartzelonak 8 gol sartu Almeriari.




2010/11/18

Penagarri jokatuta Espainiak 4-0 galdu zuen Portugalen kontra

Ondo jolasten hasi zen Espainiako selekzioa, baina bat- batean txarto jolasten hasi ziren, partidua "berotzen hasi zen eta Cristiano Ronaldok eta Sergio Busquetsek borroka txiki bat izan zuten, horrekin batera Portugaldarrek 2 edo 3 minututan gola sartzeko 4 aukera izan zituzten, eta azkenengo horretan Martinsek gola sartu zuen, markagailuan 1-0 ipiniz.
Momentu horretatik Portugalek partiduan agindu zuen, eta Espainiak ezin izan zuen ezer egin azkenean markagailuan 4-0-a ipintzeko.
Sergio Ramosek bere porterian, Postigak eta Almeidak beste hiru golak sartu zitutzen.
Partidu penagarria izan zen.



2010/11/17

Irujok Titin irabazi du, partidu zail baten.


 
Iberoko pilotariak finalerdietako ligako lehen puntua eskuratu du Titin 22-17 gaindituz. Martinez de Irujok ederki hasi zuen norgehiagoka markagailuan aurretik ipiniz, baina errioxarrak 14-14ko berdinketa lortu zuen.
Titin 14-17 aurretik jarri zen, baina nafarroakoa 22 tantuetaraino zuzen joan zen joko bikaina erakutsiz. Partida bizia eta ederra izan da ikusleentzako, beteta egon zen Adarraga pilotalekuan.

2010/11/16

INGALATERRAKO LIGAKO GOLIK ONENAK

Athleticek Almeria garaitu zuen San Mamesen (1-0) Fernando Llorenteri esker.



Partidua ondo hasi zen San Mamesen, 5. minutuan pentalti bat pitatu zuen Athleticen alde, baina San Josek ezin izan zuen gola sartu oso txarto bota baitzuen.Baina Fernando Llorentek bere 8.gola sartu zuen eta Athletica markagailuan aurrean jarri zuen. Lehenengo zatia amaitu baino lehen Koikili bigarren horia ikusiz gero, aldageletara joan behar izan zen kanporaturta.

Bigarren zatiaren hasieran, Almeriak partiduan agindu zuen, jokalari bat gehiagorekin baitzegoen. Eta 22. minutuan Xabi Castillok gorria ikusi zuen eta Athletic bederatzi jokalariekin gelditu zen. Momentu horretatik aurrera Athleticek defentzan oso ondo aritu behar izan zuen, hiru puntuak Bilbon gelditzea eta klasifikazioan postu batzuk igotzea nahi bazuten. Azkenean Caparrosen taldeak partidua irabazi zuen, eta Bilboko zaleak oso pozik geratu ziren.


2010/11/11

Kopako Emaitzak

Kopako jardunaldi honetan emaitzak onak zein txarrak izan dira. Athleticek 2-0 garaitu dio Alcorconari, Errealak ostera 2-1 galdu zuen Almeriaren kontra, eta kopatik eliminatuta geratu da.

Athleticek oso argi utzi zuen berarentzat Kopa oso inportantea dela, eta horregaitik bere jokalaririk onenekin (Javi Martinez izan ezik) atera zen zelaria. Gabilondok 35. minutan gola sartu zuen, eta Alcorconaren irabazteko gogoak suntsitu zituen. Geroago Orbaizek beste gol bat sartu zuen (91. minutuan) eta partidua garaituta utzi zuen.




Errealak ostera berriro galdu zuen Almeriaren kontra, lehenengo partiduan 2-3 amaitu zuten, eta oraingoan 2-1, hori dela eta Kopatik eliminatuta geratu da. Errealak ez zuen oso ondo jolastu, Almeriak ez baitzion utzi. Goitomek gola sartu zuen 20. mintuan, eta geroago bere taldeko Ulloak (47. mintuan) besto gol bat sartu zuen.
Errealak berdinketa lortzen saiatu zen, baina gol bat bakarrik sartu zuten
gol hori Griezmannek sartu zuen 50. minutuan

2010/11/10

Athleticek Erregearen Kopan aurrera egin nahi du

Caparrosen taldea Erregeraen Kopan jarraitu nahi du, eta horretarako Athleticek partidu serio bat egiteko beharra dauka Alcorconen aurka.
Madrilen, Athletickek 0-1 irabazi zuen, Gurpegik sartutako gol ikaragarri bati esker.
Caparrosek bere talde titularra aterako du gaurko partiduan, berarentzat oso inportantea delako partidu hau irabaztea.

Alcorcona irabazteko nahitaz dator San Mamesera, badakite oso zaila dela San Mamesen irabaztea, baina irabazteko posibilitatea daukatela uste dute, pasaden urtean Madrileri irabazi baitzioten.

2010/11/09

Athletiko Madrilek beste urte bat itxaron beharko du Mourinhoren taldeari irabazteko

Real Madrilek 2-0 irabazi zion Athletiko Madrileri derbi interesgarri batean. Madrileko Carvalho defentzak lehenengo gola sartu zuen 13. minutuan. Madrilek Athletiko Madrilek baino hobeago atera zen zelaira, eta askos hobeto jolastu zuen. 19. minutuan Ozil Alemaniarrak bigarren gola sartu zuen, eta partidua irabazita utzi zuen. Bigarren zatian golik ez egon arren, golak sartzeko aukera handiak euki zituzten bi taldeek. Casillasek eta De Geak geldiketa oso onak egin zituzten, baina azkenean Casillasek De Gea garaitu zuen. Quique Sanchez Flores beste urte bat itxaron beharko du Mouhinhoren taldeari irabazteko.

Arbitrai Lotsagarria!!!!!


Aste honetan Bizakaia Bilbao Basketak Meridiano Alicanteren kontra jolastu zuen Bilbao Arenan pasaden egunean.

Partidua oso ondo hasi zen Bilbao Basktearen alde 18 puntuko abantaila lortu baitzuten, baina bat-batean, bai arbitroei, bai Bilbao Basketari, "llullu" bat eman zien eta arbitoak oso txarto arbitratzen hasi ziren, horrekin eta Bilbao Basketaren joko txarrarekin batera, Meridiano Alicanteak erremontatu egin zuen, eta momntu batez berdinketa egon zen markagailuan.

Azkenean Bilbao Basketekoak esnatu zire n eta partidua irabazi zuten 12 puntuko diferentziaz (71-59)

2010/11/06

Esku Pilota


Lizarrako lau terdiko txapelketan Mtz de Irujok, 22-12 irabazi zion Patxi Ruiz-eri.
Partiduak ez zuen asko iraundu, Irujok hasieratik ritmo handia jarri baitzuen. Aspeko pilotaria 6-0 irabazten hasi zen eta hau golpe handia izan zen Asegarceko pilotariarentzat. Aspeko aurrelariak oso ondo jolastu zuen, eta erraz garaitu zuen bere aurkaria. Mtz de Irujok beste partidu bat irabazi ondoren, jendea txapelketa irabazteko posibilitate askogaz ikusten du.
                                                                                                                  

2010/11/04

Caja Laboral Baskonia garaitua izan da Euroligan!!!!

Baskonia garaitua izan zen Errusian, Moskuko Khimkiak 64-60 garaitu baitzuen.
Bazirudien partidu "erraza" izango zela Baskoniarentzat, momentu fisiko oso on baten baitago, baina Khimkiak berriz arritu gaitu.
Caja Laboralak oso txarto hasi zuen partidua, eta Khimkia ordez oso "entxufatuta" jokalariek dena sartzen baitzuten. % 40a izan zen Baskoniaren saskiratze portzentaia eta gainera 16 BALOI GALDU zituzten, errusiarrak horretaz aprobetzatu ziren eta partidua apurtu zuten, Baskonia erremontazen saiatu zen, baina gutxigaitik ez zuten lortu.




Espero dugu berriro bere joko pontente eta arina berreskuratzea.

Championseko Emaitzak

Championseko jardunaldi onetan, emaitzak ez dira oso onak izan, Valenciak 3-0 Glasgowko Rangersa garaitu zuen, Madridek eta Bartzeloank ostera berdiketan geratu ziren, Madrid - Milan 2-2, eta Bartzelona - Kopenhague 1-1.

Valentzia oso ondo atera zen Glasgowaren kontra, baina bat batean Rangers "animatu" egin zen eta bi gol erraz sartzeko aukera izan zuen. Korner batren ostera Soldadok gola sartu zuen, eta Glasgowa deseperatu egin zen, eta geroago Valentziak bi gol gehiago sartu zituen (Soldado-69.min eta Tino Costa-88.min).





Bartzelonak ostera partidu kaskarra egin zuen Kopenhaguen, Messik gol bat sartu zuen 30. minutuan, baina golaren poza ez zuen asko iraun zeren eta 32.minutuan Claudemirek partidua berdindu zuen.





Madridek berdinketa lortu zuen Milan oso on baten aurka. Milan lotan atera zen zelaira, eta Higuainek 45.minutuan gol bat sartu zuen. Baina Madrid erlajatu egin zen, eta Inzaghik bi gol sartu zituen, Madrid izututa erremontatzen saiatu zen, eta azkenean 94. minutuan Pedro Leonek gola sartu zuen, markagailuan berdinketa ipiniz.

2010/11/03

Oso ondo Gabilondo!!!

Uste duzue Gabilondo titular bezala jolastu behar duela?
Suplentetzat jolastu duen partidu guztietan, zelaira ateratzekoan gol bat sartu du.
Azkenego partiduan zelaira atera zenean, San Mames osoak bere izena abestu zuen, eta minutu batzuk geroago gol bat sartu zion Getaferi.
Errealetik etorri zenetik golak sartzen ari da, urte honetako lehengo partiduetan golak sartu arren ez dute ezertarako balio izan, zeren eta Athleticek galdu egin baititu partidu horiek. Azkenengo partiduan ostera, bere gola Getafe garaitzeko (3-0) balio izan zuen.

Athleticeko jarraitzaileek nahi dutena, Gabilondok gol gehigao sartzea da eta horretarako, jolastu behar du.