Kopako jardunaldi honetan emaitzak onak zein txarrak izan dira. Athleticek 2-0 garaitu dio Alcorconari, Errealak ostera 2-1 galdu zuen Almeriaren kontra, eta kopatik eliminatuta geratu da.
Athleticek oso argi utzi zuen berarentzat Kopa oso inportantea dela, eta horregaitik bere jokalaririk onenekin (Javi Martinez izan ezik) atera zen zelaria. Gabilondok 35. minutan gola sartu zuen, eta Alcorconaren irabazteko gogoak suntsitu zituen. Geroago Orbaizek beste gol bat sartu zuen (91. minutuan) eta partidua garaituta utzi zuen.
Errealak ostera berriro galdu zuen Almeriaren kontra, lehenengo partiduan 2-3 amaitu zuten, eta oraingoan 2-1, hori dela eta Kopatik eliminatuta geratu da. Errealak ez zuen oso ondo jolastu, Almeriak ez baitzion utzi. Goitomek gola sartu zuen 20. mintuan, eta geroago bere taldeko Ulloak (47. mintuan) besto gol bat sartu zuen.
Errealak berdinketa lortzen saiatu zen, baina gol bat bakarrik sartu zuten
gol hori Griezmannek sartu zuen 50. minutuan