Iberoko pilotariak finalerdietako ligako lehen puntua eskuratu du Titin 22-17 gaindituz. Martinez de Irujok ederki hasi zuen norgehiagoka markagailuan aurretik ipiniz, baina errioxarrak 14-14ko berdinketa lortu zuen.
Titin 14-17 aurretik jarri zen, baina nafarroakoa 22 tantuetaraino zuzen joan zen joko bikaina erakutsiz. Partida bizia eta ederra izan da ikusleentzako, beteta egon zen Adarraga pilotalekuan.